Lan-poltsa: informazio eta izapidetze agentea: Arrasateko Udalean

Deialdia egiten duena:
Arrasateko Udala
Baldintzak:

a) Titulu hauetakoren baten jabe izatea: Eskola Graduatua, LH 1, edo baliokidea.

b) 3. Hizkuntza eskakizunaren pareko jakintza beharko du euskarari dagokionez.

c) Oinarrizko mailari dagozkion Word (edozein bertsio: 2010, 2007, 2003, 2000 edo XP) eta Excel (edozein bertsio: 2010, 2007, 2003, 2000 eta XP) IT Txartelak izatea.         

d) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea.             

e) Diziplinako dosierraren bidez Estatuko edo Toki Administrazioko edo Erakundeen Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana, ez eta funtzio publikoak betetzeko gaitasunik gabe egotea ere.

f) Gaitasunik gabeko kasuetan sarturik ez egotea, Toki Administrazioko Funtzionarioen Erregelamenduko 36. artikuluaren arabera, ez eta abenduaren 26ko 53/84 Legeak aipatzen dituenetatik bateraezin kausan ere ez egotea, eskatzen den dedikazioari dagokionez.

Edukia:

Deialdiaren helburua:

Hautaketa probak deitzea, Arrasateko Udaleko Kirola saileko «informazio eta administrazio izapidetze agente» plaza bat bitarteko izaerarekin betetzeko.       

Aldi berean, prozesu honen ondorioz lan poltsa sortuko da, lanpostu berean edo antzeko funtzioak dituzten lanpostuetan sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko.        

Lanpostu hori C2 sailkapen taldean sartuta dago, administrazio bereziko eskalaren barruan eta udalaren ordainsarien taulako 9,0 mailarekin ordainduko da.

Epea:

2021/05/05

Kontaktua:

BAZ

Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8

20500 Mondragón (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Arrasate/Mondragón

Iturria:
2021-04-14ko 67. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: