Lan-poltsa: liburutegiko laguntzailea: Bilboko Udala

Deialdia egiten duena:
Bilboko Udala
Baldintzak:

a) Batxilergoko titulu ofiziala edo titulu teknikoa izatea, edo titulu hori lortzeko esku-bideak ordainduta izatea.

b) 3. hizkuntza-eskakizuna (3. HE edo baliokidea, uztailaren 4ko 187/2017 De-kretuan xedatutakoaren arabera. Dekretu horren bidez, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeko eta Hizkuntzen Europa-ko Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua aldatzen da).

c) IT Txartelaren ziurtagiri hauek edukitzea: — 2000 Word XP edo ondorengoa, aurreratua. — 2000 Excel XP edo ondorengoa, oinarrizkoa Excel aurreratuaren ziurtagiria edukitzeak Excel oinarrizkoa onartzea dakar pro-zesu honetan.

d) Espainiako nazionalitatea edukitzea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua-ren Lege Bategina onartu duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan ezarritakoa kontuan hartu gabe.

e) 16 urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

f) Gaitasuna: Lan-poltsa honen bidez bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa eduki-tzea eta gaitasuna edo desgaitasuna lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez izatea. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute.

g) Gaikuntza: Ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio pu-blikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbi-tzuetatik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.

h) Ez egotea desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.

i) Bilboko Udalaren plantillako lanpostuak jabetzan betetzeko Legeetan eta Oinarri Orokorretan ezarritako gainerako eskakizunak aplikatuko dira (202ko uztailaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 131. zenbakia).

Edukia:

Deialdi honen xedea da lan-poltsa bat sortzea Liburutegiko Laguntzailearen lanbide-kategoriarako (PL3. Euskerazko hizkuntza-eskakizuna), Bilboko Udaleko Kul-tura eta Gobernantza Saileko langile-beharrei aldi baterako erantzuteko. Langile horiek Administrazio Bereziko Eskalakoak dira, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak: Eginkizun berezien klasekoak, C-1 titulazio-taldean daudenak, aldi baterako bitarteko funtzionario gisa hornitzeko, legez aurreikusitako edozein modalitatetan.

Epea:

2021/05/05

Kontaktua:

Bilboko Udala

Ernesto Erkoreka Plaza, 12

48007 Bilbo

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Bilbao

Iturria:
2021-04-121eko 73. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: