Zerbitzu anitzetako enplegatu plaza 1 Nafarroako Kintoko Mankomunitatean

Deialdia egiten duena:
Kintoko Mankomunitatea
Baldintzak:
  • Batxilergoko edo Lanbide Heziketako bigarren graduko titulua edo horien baliokidea izatea.
  • Euskararen ezagutza frogatzea Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; bestela, proba bat gainditu beharko da, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.

Hizkuntza Eskolaren gaitasun agiria, EGA edo horien baliokidea duten izangaiak salbuetsirik daude proba hori egitetik; horretarako tituluaren jatorrizkoa aurkeztu beharko dute edo, bestela, kopia konpultsatua, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezten den unean.

  • Gidatzeko baimena edukitzea, gutxienez B motakoa.
Edukia:

Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea Kintoko Mankomunitatearen zerbitzura jarduteko; funtzionarioen araubidekoa da eta euskarazko C1 maila jakitearen betebeharra du, ahozkoan eta idatzian.

Epea:

2021/07/24

Kontaktua:

Kintoko Mankomunitatea:

  • Baztango Udala: Foruen plaza, 1, 31700 Elizondo (Nafarroa)
  • Erroibarko Udalean: Frantziako errepidea, z.g., 31696 Lintzoain (Nafarroa)
Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Navarra

Erro

Iturria:
2021-06-24ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak: