Lan-poltsa: udaltzaina: Beasaingo Udala

Deialdia egiten duena:
Basaingo Udala
Baldintzak:

a) Aurretik eskabidea egitea ezarritako ereduaren arabera.            

b) Espainiako nazionalitatea edukitzea.

c) 18 urte beteta edukitzea.

d) Gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera edukitzea eta emakumeak 1,60 m-koa.

e) Falta astuna edo oso astuna egiteagatik zehapenik jaso ez izana, ezarritako zehapena baliogabetzea lortu ez bada behintzat.

f)  Batxilergoko titulua, 2. mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea edukitzea.

g) Euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidearen jabe izatea. Betekizun hori egiaztatzeko, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da.

h) Turismoetarako B motako gidabaimenaren titularra izatea.        

i) Ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketako eta Prestakuntzako Araudia onesten duen dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 dekretuan agertzen den baztertze medikoen koadroan.

j) Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea, Administrazio Publikoko zerbitzutik bereizia ez izatea, eta funtzio publikoan aritzeko desgaitua ere ez izatea. Hala ere, errehabilitazioaren onura aplikatuko da, arau penalen eta administratiboen arabera, baldin eta izangaiak dagokion agiri ofizialaren bidez hala egiaztatzen badu.             

k) Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea alde batera utzita.

l) Poliziako eta Larrialdietako Euskal Akademiak emandako Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteentzako eta bitarteko agenteentzako prestakuntza-ikastaroa gainditu izatea.

Edukia:

Deialdi honen xedea da Beasaingo Udalaren Udaltzaingoko agenteen lan-poltsa bat sortzea, lehiaketako sistemaren bidez.    

Epea:

2021/09/22

Kontaktua:

Herritarren Harrera Bulegoan Igunea

Loinazko San Martin Plaza, 1

20200 Beasain (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Beasain

Iturria:
2021-09-08ko 172. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: