Bortzirietako udaletan Berdintasuneko teknikari plaza 1

Deialdia egiten duena:
Igantziko Udala
Baldintzak:
  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko gradua, unibertsitateko diploma, ingeniaritza edo arkitektura teknikoko titulua edo horien baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
  • Euskarazko C1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz deituko den proba gainditzea.
Edukia:

Deialdi honen xedea Bortzirietako Udaletan Berdintasuneko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea da. Aldi baterako lan-kontratuarekin ariko da, B mailakoa izanen da eta euskarazko C1 maila izanen du ahozkoan eta idatzian.

Epea:

2021/10/15

Kontaktua:

Igantziko Udala

Karrika Nagusia, 5

31790 Igantzi (Nafarroa)

bulegoa@igantzi.eus
Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Navarra

Igantzi

Iturria:
2021-09-30eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak: