Lan-poltsa: arkitekto teknikoa: Sakanako Mankomunitatea
Deialdia egiten duena:
Sakanako Mankomunitatea
Baldintzak:
- Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, arkitekto tekniko, aparejadore edo arkitekto titulua izatea edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatutako epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea. Gainera, tituluari zinpeko itzulpena erantsiko zaio.
- Euskara: C1.
Edukia:
Deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio bidez Sakanako Mankomunitatearen zerbitzura dagoen arkitekto tekniko edo aparejadore lanpostua betetzeko lan-poltsa bat eratzea, euskara C1 hizkuntza-eskakizuna duena, lanpostu-hutsak, laneko bajen ondorioz behin behineko ordezkapenak, oporrak eta mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar betetzea.
Epea:
2022/05/15
Kontaktua:
Sakanako Mankomunitatea
Uriz, 32
Lakuntza (Nafarroa)
Eremua:
AE gainerakoa
Comunidad Foral de Navarra
Navarra
Iturria:
2022-05-5eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofiziala; 2022-05-13ko 93 Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak: