Udako lana: Zizurkilgo «Oporretan euskaraz» programako koordinatzailea eta begiraleak

Deialdia egiten duena:
Zizurkilgo Udala
Baldintzak:

a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak edo adin horretatik gorakoak badira.     

b) 18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa edo baliokidea izatea, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala eduki beharko da. Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen eremuan beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenetan ezarritako am langabeziari. Izangaiei dagokie azterketa hori egiaztatzea.          



d) B2 Euskara Eskakizuna egiaztatzeko ziurtagiria izatea.             

e) Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da azterketa medikoaren bidez.

f) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administraziotako edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organotako zerbitzutik bereizia ez izatea, eta, ebazpen judizial bidez, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea banandua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere estatuan eta baldintza berberetan enplegu publikora iristea galarazteko.       

g) Indarrean dagoen araudiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita.

h) Sexu-izaerako delituengatik zigor-aurrekaririk ez izatea.          

i) Aisialdiko titulua. Haur eta gazteen aisialdiko monitore homologatuaren titulua.

Edukia:

Lan-poltsa bat sortzeko deialdia, txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidez, Zizurkilgo Udalak antolatutako «oporretan euskaraz» programako koordinatzailea eta begiraleak bitarteko funtzionario izendatzeko. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.             

Epea:

2022/05/20

Kontaktua:

Zizurkilgo Udala

T. Hernandorena, 6

20159 Zizurkil (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zizurkil

Iturria:
2022-05-10eko 87. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: