Udako lana: Legorretako udaleku irekietarako begiraleak

Deialdia egiten duena:
Legorretako Udala
Baldintzak:

1. Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo bestela, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.          

Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta bere ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

Aurreko paragrafoetan azaldutako atzerritarrez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak ere aurkeztu ahal izango dira.

2. 16. urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3. Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.

4. Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B-2 maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea (Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea); den tituluaren jabe izatea; egiaztatu ezin bada, ahozko eta idatzizko proba bat egingo da hautaketa-epaimahaiko kideek xedatutako moduan.

5. Funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.           

6.  Inolako administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.            

7. Sexu- delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.       

Edukia:

Legorretako Hezkuntza-Kultur sailak antolatzen dituen «Udako udaleku irekietarako» begiraleen aldi baterako lan kontratazioak, oposizio-lehiaketa sistemaren bitartez, egiteko deialdia arautzea da.       
Udaleku irekien helburu nagusiak honako hauek dira:     

  • 3-12 bitarteko umeentzat, zehazki, Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleentzat, biak barne, gozamenerako aisialdia eskaintzea euskara, autonomia pertsonala, berdintasuna eta elkarbizitza, besteak beste, sustatuz (1. Programa).
  • 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei, zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta 1. Batxilergoko ikasleei, irteerak, jarduerak eta txangoak eskaintzea (2. Programa).
Epea:

2022/05/24

Kontaktua:

Legorretako Udala

Kale Nagusia 12

20250 Legorreta (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Legorreta

Iturria:
2022-05-18ko 93. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: