Ehizatzeko gaitasun azterketa 2022 urterako - Eusko Jaurlaritza
Hamalau urtetik gora izan. Adin hori beteta izan eta 18 urte bete ez dituztenek legezko ordezkariaren baimena eduki behar dute.
Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3 galderari, baten bat baliogabetzen bada ere. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar dira. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez. Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinean jasotakoak izango dira.
Azterketa egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:
- Eguna: 2022ko ekainaren 11.
- Ordua: 10:00ak.
- Tokia: Ficoba. Iparralde hiribidea 43, 20302 Irun, Gipuzkoa.
2022/05/25
Zuzenean
Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua
Vitoria-Gasteiz
.
Andia, 13
Donostia-San Sebastián
.
Gran Vía, 85
Bilbao
.
Telefonoa: 012
Euskadi
