Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

"Ernestina de Champourcin" XXX. poesia lehiaketa
Deialdia egiten duena:
Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Edukia:
Saria: 2.000 €ko saria modalitate bakoitzerako. Modalitateak: euskara eta gaztelania, lan bakoitza horietako modalitate bakar batera aurkez daiteke. Luzera: aurkeztutako lanen luzera gutxienez 500 bertsokoa izango da, eta gehienez 700ekoa, inprentako tipografian idatzirik Arial 12 edo antzekoa); lerro artean tarte bikoitza utzi beharko da. Egileak askatasun osoa du nahi dituen ahapaldi, neurri eta errima erabiltzeko. Aurkezpena: Lanak aurkezteko bi modalitate aurreikusten dira. Elektronikoki bidaliz gero, ez da zertan posta bidez bidali. a) Posta bidez:— Lanaren ale bat inprimatuta sinadura gabe.— Haren kopia bat euskarri informatikoan (CDa edo pendrive‑a), pdf formatuan.— Gutun azal bat itxita parte hartzailearen datuekin, hirugarren oinarria betetzen duela jasotzen duen zinpeko aitorpena eta sinadura, I. eranskinaren ereduaren arabera.Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko. Ale inprimatuan eta euskarri informatikoko kopian eta gutun azalean identifikatzeko izenburu bera egon behar da jarrita ondo ikusteko moduan, bai eta egilearen izengoitia ere. Beharrezkoa da datu horiek bidalitako dokumentu guztietan idaztea. Hiru elementu horiek hona bidali beharko dira gutun azal batean sartuta: Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa. Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Probintzia plaza, 5 ‑ 3. sol.01001 Gasteiz. b) Posta elektronikoa: mezu elektroniko bat bidaliko da echampourcin@araba.eus helbidera, era honetan: I Mezuaren gaia: (Jarri hizkuntza)‑(jarri titulua)‑(jarri izengoitia). II Bi fitxategi erantsi beharko dira:— Lana pdf formatuan, eta eranskin horri eskema honi jarraituz jarriko zaio izena: LANAREN IZENBURUA‑IZENGOITIA.pdf. — I. eranskina datu pertsonalekin pdf formatuan, eta eranskin horri eskema honi jarraituz jarriko zaio izena: I. ERANSKINA‑LANAREN IZENBURUA‑IZENGOITIA.doc
Epea:
2019/07/03
Kontaktua:
Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila Probintzia plaza z.g. 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181818 Faxa: 945 181754
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
Iturria:
2019-03-18ko 33. ALHAO, 2019-00800. or.
Posta Elektronikoa:
afa-dfa@araba.eus
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana