Gazte Informazioa. - Aurki ezazu gertuen duzun zerbitzua!

Zerbitzu hauek... zertarako?

Gazteei informazioa, aholkuak, orientazioa eta laguntza emateko.

Zer jasoko duzu?

Informazio pertsonalizatua, doakoa, objektiboa, osoa, gaurkotua, zehatza, praktikoa eta erabiltzeko erraza..

Zeri buruzkoa?

Ikastaroak, kontzertuak, bekak, lana, bidaiak, erakusketak...

Nola?

Zure konfiddentzialtasun- eta anonimotasun-eskubideak errespetatuta..

Nork emango dizu arreta?

Horretarako espres prestatuta dauden pertsonek.

Non?

Joan Euskadiko GIZen mapara..

Gazte Informazioa, bota zure galdera! bideoan erabiltzaileek zerbitzuaren berri ematen digute.


Gainera

Deskontuetako Nazioarteko karnetak (Ikasle Txartela, Irakasle Txartela, GO-25 Txartela edo Aterpetxekide Txartela) eskura ditzakezu bai Internet bidez, bai gure sareko bulego batera joanda.


Eta Europako programei edo ekimenei buruzko informazio bila bazabiltza, galde iezaguzu! Eurodesk sarearekin elkarlanean gabiltza, Europan ikastaroak, ostatua eta abar aurkitzen laguntzeko. Jo ezazu gazteinformazioa@ej-gv.es helbide elektronikoa zure kontsulta egiteko, eta geuk bideratuko dugu zure eskaria.

Bota zure galdera! Aisialdia, lana, bidaiak, ikastaroak, lehiaketak, txartelak… Gazte Informazioa zerbitzuko langileak zure zalantzak argitzeko prest dituzu.

Gazte informazioa 70 zerbitzutik gorako sarea da, herri-administrazioen (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak), unibertsitatearen nahiz elkarteen mendeko erakundeek osatua.

Zerbitzu honek, aholkuak, orientazioa eta laguntza emateko helburua du.

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu