Aurtengo Azkena Rock jaialdira joateko asmoa duzu?
Zure Gazte-txartelarekin %30eko beherapena lortuko duzu 2 egunetako abonamendua + kanping-a erosterako garaian eta %25eko beherapena 2 egunetako abonamendua edo egun baterako sarrerak erosiaz gero.
Sartu ondorengo webgunean eta lortu sarrerak merkeago!
Beherapena nola lortu:
Webgunean, promozio kodea sartzeko estekan, zure Gazte-txartelan aurki dezakezun EYCA kodea sartu beharko duzu (XXXX-XXXX-XXXX-XXXX formatuan). Behin kodea egiaztatu ostean, beherapena duten sarreren zerrenda agertuko da.
Kode hau ez baduzu, ondorengo helbide elektronikora idatzi diezagukezu eta zure e-mailera bidaliko dizugu (gaztetxartela@gmail.com)