Badakigu norentzat izan diren Operarako gonbidapenak urtarrilean.

Hauentzat: Eztizen Delia Perez Marcaida, Anne Benito Vicente.


ABAO (Asociación Bilbaína de Amigos de la Ópera) erakundeak, Gazteam programaren bitartez, operara gonbidatu nahi zaitu.

Parte-hartu zozketan eta Euskalduna Jauregian Wagner-en Der Fiegende Holländer  ikuskizunera joateko aukera izango duzu.

Gazteam programak T25 eta T30 txartelen bidez (adinaren arabera) funtzionatzen du eta txartel hauek operarako sarrerak salneurri murriztuan erosteko aukera ematen dute. Gainera, orain zure Gazte-txartelarekin, Gazteam txartela ateratzean %20ko beherapena izango duzu!

 Zer zozkatuko dugu?

2 gazteam txartela + 2 sarrera bikoitza “Der Fliegende Holländer” opera ikuskizunera joateko. Opera urtarrilaren 18, 21, 24 eta 27an eskainiko da Bilboko Euskalduna Jauregian (irabazleak zein funtziotara joango den aukera dezake)

Parte hartzeko modua: 

Bete formularioa zure datuekin eta esaiguzu zein emanalditara joan nahi duzun (azken eguna: urtarrilaren 12a).

Irabazleei nola abisatuko diegun:

Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira:

Euskalduna Jauregiko leihatilan, emanaldiaren egunean bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.

Edo, ABAO erakundearen bulegoetan, edozein momentutan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.

Baldintzak

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago