Erabili zure Gazte-txartela eski-estazioetan

Gazte-txartela eski-estazioetanElurra gustuko baduzu eta Estatuko edo Europako edozein eski-estaziotara joateko asmoa baduzu, ez ahaztu Gazte-txartela izateagatik dagozkizun deskontuak zeintzuk diren kontsultatzea bai Estatuan, bai eta Europako eski estazioetan. Gazte-txartela Europan homologatuta dago eta  European Youth Card Association (EYCA) elkartearen barne dauden herrialdeetan ere abantailak dituzu.

Andaluzia

  • Sierra Nevada: %10eko beherapena tenporadako forfaitetan. %50erainoko beherapena data zehatzetarako forfaitetan eta taldeentzako promozio bereziak. Beherapen bereziak esteka honetan ikus ditzakezu
  • Alquiler Al-Ándalus: %10eko beherapena snow eta eski materialen alokairuan
  • Alquiler Borreguiles: %10eko beherapena snow eta eski materialen alokairuan
  • Nivalis: %15eko beherapena eski alokairuan eta %20ko beherapena eski eta snowboarden konponketetan.
  • Mirlo Blanco: %10eko beherapena Mirlo Blanco aisialdi gunean

Andorra

  • Naturlandia: %10eko beherapena iraupen eskiko neguko forfaitean
  • Roc Roi: %30eko beherapena Grandvalira guneko neguko jardueretan
  • Roc Vertical: %15eko beherapena eski eta snowboard materialen alokairuan
  • Skiset: %60rainoko beherapena elur edo eski materialen alokairua online erreserbatzean (kode promozionala: “cartej”)
  • Vallnord: %10eko beherapena 2 egun edo gehiagoko forfait-a erostean.

Aragoi

  • Aramon taldeko eski-estazioetan: %10eko beherapena taldeko estazioen tarifetan (Cerler, Formigal, Panticosa, Javalambre y Valdelinares). Gainera, denboraldian zehar forfait + ostatua promozioak eskaintzen dituzte. Esteka honetan ikus ditzakezu
  • Candanchú (leiho berri batean irekitzen da): %12ko beherapena egun bateko forfait-ean.
  • Astún: %12ko beherapena egun 1, 2, 3, 4, 5 eta 10 egunetako forfait-etan.

 

  • Guías del Bierge: %15eko beherapena asteko programetan edo programa berezietan (webgunean kontsultatu ditzakezu). %10eko beherapena jardueretan eta material teknikoaren alokairuan. %5eko beherapena kurtso teknikoetan.

Asturias

  • Fuentes de invierno (leiho berri batean irekitzen da): Tarifa bereziak bai eguneko forfait-etan, baita denboraldiko abonamenduetan ere.
  • Valgrande-Pajares: Tarifa bereziak bai eguneko forfait-etan, baita denboraldiko abonamenduetan ere.

Errioxa

Kantabria

  • Alto Campoo (leiho berri batean irekitzen da): % 10eko beherapena egun bateko forfait-a erostean

Katalunia

  • Aransa: % 10eko beherapena eguneko fortait-a erostean.
  • Calafate Ski Center: %10eko beherapena eski-eskolan eta %15eko beherapena materialaren salmentan eta alokairuan.
  • Club Elements La Cerdanya: %10eko beherapena eski-materiala alokatzean.
  • Espot Esquí: %10eko beherapena egun bateko forfait-a aldez aurretik erostean
  • Estació d'Alta Muntanya Tavascan: % 10eko beherapena fortaitean.
  • L’Escola d’Espot: %10eko beherapena eski eta snowboard klase partikularren tarifetan
  • La Molina: Tarifa bereziak neguko eta udako egun bateko forfait-etan eta %10eko beherapena eskiatzen ikasteko banakako klaseetan, goi-denboraldian.
  • Lles: %10eko  beherapena fortait-a erostean.
  • Masella: Tarifa bereziak eguneko forfait-a erostean eta baita egun anitzeko “Forfait Masella” eta “Forfait Alp 2500” modalitateetan (Eski guneak Masella + La Molina).
  • Oxineu: %10eko beherapena eski alpino, mendiko eski, snowboard, elur-erraketa, alpinismo eta eskalada zerbitzuetan
  • Port-Ainé: % 10eko beherapena egun bateko forfait-a erostean eta %10eko beherapena materialaren alokairuan.
  • Port del Comte: 3€-ko beherapena eguneko forfait-a erostean, goi-denboraldian eta 2,5€-ko beherapena behe-denboraldian.
  • Raspa Roia: %10eko beherapena eskien eta kirol materialen alokairuan.
  • Sant Joan de l'Erm:  %10eko beherapena eguneko fortait-a erostean.
  • Skim – Alquiler en La Molina: %15eko beherapena eski eta snowboarden alokairuan
  • Tuixén - La Vansa:  %10eko beherapena eguneko fortait-a erostean.
  • Vall de Núria: % 10eko beherapena fortait-a erostean, %10eko beherapena kremailera-treneko txarteletan eta %10eko beherapena forfait+kremailera trena paketeetan.
  • Vallter 2000: %10eko beherapena eguneko fortaita aldez aurretik erostean.
  • Yeti Emotions: %10eko beherapena neguko jardueretan.

Madrid

Nafarroa

  • Larra – Belagua Eski Zentroa: %20eko beherapena astean zehar eta %15eko beherapena asteburu eta jaiegunetan: beherapenak sarreretan, eski klaseetan eta materialaren alokairuan aplikatuko dira. 

 

Eta Gazte-txartelarekin, beherapenak dituzu ostatuetan eta jatetxeetan ere!

Andaluzia

Andorra

    • Hotel Eureka: %10eko beherapena ostatuan
    • Hotel Panorama: %10eko beherapena edozein ostatu erregimenetan
    • Hotel Roc Blanc: %20ko beherapena ostatua + gosaria erregimenean astelehenetik igandera eta %10eko beherapena larunbatetan, Aste Santuan eta Eguberrietan (promozio-kodea: AC1471)

Aragón

  • Albergue Juvenil Canfranc: %15eko beherapena ostatu tarifetan, erreserbak albergean bertan, telefonoz edo posta elektronikoz eginez gero (beherapena ez da aplikatuko online erreserbetan)
  • Albergue Quinta Vista Alegre: %10eko beherapena ostatu tarifetan.
  • Albergue Refugio Sargantana: %20eko beherapena ostatu tarifetan.
  • Albergue Rio Aragon: %15eko beherapena ostatuan 8 eta 10 lagunentzako gela partekatuetan (maindireak eta eskuoihalak ez ditu barne hartzen)
  • Apartamentos 3000: %15eko beherapena Villanúa 3000 apartamentuetan eta %5eko beherapena gainerako Apartamentos 3000 web-eko apartamentuetan (erreserbak “CJoven 3000” kodearen erabiliz egin behar dira)
  • Aragón Hills Hotel & Spa: %15eko beherapena ostatua + gosaria biltzen dituen tarifaren gain. %15eko beherapena tratamenduetan eta zirkuitu termalean.
  • Hotel Santa María de Alquézar: %15eko beherapena ostatuan

Asturias

Cantabria

  • Alto Campoo: %10eko beherapena jatetxeko menuan edo kartan

Catalunya

Madrid

Residencia Navacerrada: Bi lagunentzako logela, gau bakoitzeko 20 euroko prezio berezia (tarifa arrunta: 35 euro).

Eta Europan, gehiago?

European Youth Card (EYCAZure asmoa urrunago joatea bada, Austria, Txekiar Errepublika, Italia, Eslovakia, Eslovenia, Suiza, Poloniak... ere, Gazte-txartelaren titularrentzat abantailak eskaintzen dituzte.

Abantaila hauek guztiak EYCAren webgunean kontsulta ditzakezu, "Winter discounts" atalean.

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu