Banatu genituen Basauriko Social Antzokiko azaroko ikuskizunetarako sarrerak.

 Hauentzat izan ziren:

Beñat Arizmendi Arruabarrena, Itsaso Murgiz Etxeberria: Zurrumurruen aurkako bertso jaialdia.  
Maria Alonso Trueba, Garoa Ugarte Saitua: Burdina / Hierro.
Maitane Arranz Senao, Eider Valle Fonseca: Miedo.  
Ainara Barrones Gallego, Olatz Olabarri Etxebarria: Copenhague.  

Parte hartu zozketan eta nahi duzunarekin gozatu Basauriko Sozial Antzokiko azaroko ikuskizunean!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Eta zorterik ez baduzu, gogoratu Gazte-txartelarekin sarrerak takilan erostean %30eko deskontua egingo dizutela. 

Zer zozkatuko dugu?
Bi sarrera bikoitz ikuskizun hauetarako: 
  • Zurrumurruen aurkako bertso jaialdia – 19/11/10 – Bertso jaialdia
  • Burdina / Hierro (Ariadna Bilbao) – 19/11/16 – Dantza ikuskizuna
  • Miedo (Albert Pla) – 19/11/23 – Musika kontzertua / bakarrizketa
  • Copenhague (Producciones Teatrales Contemporáneas) – 19/11/30 – Antzerkia gazteleraz

Parte hartzeko modua:

Bete zure datuekin formularioa (azken eguna: azaroaren 24a) eta jarri zein ikuskizunetarako joan nahi duzun.

 Nola abisatuko diegu irabazleei?

Astelehenero asteburu horretarako sarreren zozketak egingo dira. Egun horretan bertan telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie irabazleei.

 Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Basauriko Sozial Antzokiko leihatilan; beranduenez emanaldia izango den asteko ostegunenean, zure NAN-a eta Gazte-txartela erakutsiz.
 
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

 

 

 

 


 

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu