Gazte-txartela Gasteizko Udal Antzokien Sareko udaberriko ikuskizunetako sarrerak zozkatzen ari da.

Parte hartu zozketan eta Gasteizko Udal Antzokien Sareko udaberriko antzerki eta ikuskizun etara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa .

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?:

Sarrera bikoitza ondorengo ikuskizunetarako: 

  • Lo fingido verdadero (Compañía Nacional de Teatro Clásico) – 22/04/23 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazeleraz
  • Acampada (Pont Flotant) – 22/05/05 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazeleraz
  • Los Remedios (Exlimite) – 22/05/06 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazeleraz
  • Arima (Amaia Elizaran & Liam O’maonlaí) – 22/05/13 – Felix Petite Antzokia – Dantza
  • Ez dok ero (Tartean teatroa) – 22/05/18 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • In the still of the night (Lucia Lacarra, Matthew Golding) – 22/05/19 – Printzipal Antzokia – Dantza
  • Nancy en Vietnam (Altraste Dantza) – 22/05/21 – Felix Petite Antzokia – Dantza
  • IT Dansa (Jove Companyia) – 22/06/03 – Printzipal Antzokia – Dantza
  • Hâmaïkà (Cielo Raso) – 22/06/10 – Felix Petite Antzokia – Dantza
  • Erresuma / Kingdom / Reino (Tragedias históricas de William Shakespeare) – 22/06/11 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • (H)ondoko gela (Les Bobè Bobé) – 22/06/16 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Villa y Marte (Ron Lalá) – 22/06/17 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazeleraz
  • Albert Plá: ¿Os Acordáis? – 22/05/21 – Printzipal Antzokia – Musika
  • ¿Cómo hemos llegado hasta aquí? (Teatro del Barrio) – 22/06/24 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazeleraz

Parte hartzeko modua:

Bete formulario zure datuekin (azken eguna: ekainaren 19a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik hurrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz. Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso:

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 18:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)