Gazte-txartelak 2022ko Magialdirako sarrerak zozkatzen ditu.

Magia zalea zara? Ez galdu zure aukera! Parte hartu zozketan eta irabazi 2022ko Magialdia jaialdiko galetarako sarrera bikoitz bat.

Zazpi jardunaldi ikusgarri, Arabako hiriburuko kale, antzoki, erakusleiho eta beste hainbat txokotan ilusionismoaren arteaz gozatzeko.

Jarraitu jaialdiaren programa osoa Magialdia jaialdiaren Facebook orrian (https://www.facebook.com/magialdia.vitoriagasteiz)

Zer zozkatuko dugu?

  • 2 sarrera bikoitz, irailaren 17an (18:00etan) Vitoria-Gasteizko Principal Antzokian egingo den Eszenako Magiaren Nazioarteko galarako.
  • 2 sarrera bikoitz, irailaren 18an (18:00etan) Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo den Hurbileko Magiaren Nazioarteko galarako.

Parte hartzeko modua:

Bete formulario hau zure datuekin (azken eguna: irailaren 11a)

Irabazleei jakinaraztea:

Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Gala egingo den esparruko leihatilan, NANa eta Gazte-txartela erakutsita, gala ospatuko den egunean bertan.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokor guztiak onartzen direla.

Irabazleak:

Azaroak 17 - Eszenako Magiaren Nazioarteko gala:

  • Ainhoa Gracia Urzelai
  • Sergio Rodrigo Ruíz

Azaroak 18 - Hurbileko Magiaren Nazioarteko gala:

  • Maialen Salaverria Telletxea 
  • Sara González Postigo

 

                  

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)