Gazte-txartelak Gasteizko Udal Antzokien Sareko Gabonetako ikuskizunetarako sarrerak zozkatzen ditu.

Parte hartu zozketan eta gabonetako Gasteizko Udal Antzokien Sareko Gabonetako antzerki eta ikuskizun etara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa 

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?:

Sarrera bikoitza ondorengo ikuskizunetarako: 

  • Maitasunaren itxiera (Producción del Teatro Arriaga) – 21/12/09 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • No todo son pulgas (Ylana) – 21/12/10 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Anfitrión, de Moliere – 21/12/11 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Bat (Dantzaz) – 21/12/18 – Printzipal Antzokia – Dantza

Parte hartzeko modua:

Bete formulario zure datuekin (azken eguna: abenduaren 12a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik hurrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz. Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso:

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 18:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)