Gazte-txartelak Gasteizko udal antzokien sareko ikuskizunetara gonbidatzen zaitu!.

Vitoria-Gasteizko antzerki jaialdiaren kartela

Parte hartu zozketan eta udazkeneko Gasteizko Udal Antzokien Sare ko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa. Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook  eta Twitter -en.

Eta zozketa honetan zorterik izaten ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin %50eko beherapena izango duzula Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean.

Zer zozkatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:

  • Ojo de buey (Proyecto Larrua) – 20/10/07 – Printzipal antzokia – Dantza
  • Aquí va a pasar algo (Zanguango teatro) – 20/10/09 – Printzipal antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Man up (Teatro en Vilo) – 20/10/23 – Teatro Félix Petite – Antzerkia gazteleraz
  • Ama Kuraia (Producción del Teatro Arriaga) – 20/10/28 – Printzipal antzokia – Antzerkia euskaraz
  • ¿Qué fue de Ana Garcia? – 20/10/29 – Teatro Jesús Ibáñez de Matauco – Antzerkia gazteleraz
  • It’s a wrap (La Intrusa) – 20/11/04 – Printzipal antzokia – Dantza
  • El festín de los cuerpos (Danza Mobile – Incubo teatro) – 20/11/06 – Teatro Félix Petite – Dantza
  • Oymyakon (Khea Ziater) – 20/11/12 – Teatro Jesús Ibáñez de Matauco – Antzerkia gazteleraz
  • Sisiforen paperak – 20/11/19 – Printzipal antzokia – Antzerkia euskaraz

Parte hartzeko modua:

Bete formulario hau zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: azaroaren 15a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik hurrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren bezperako 19:00ean beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokor guztiak onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

                  

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)