Gazte-txartelak Kresala zinekluberako sarrerak zozkatzen ditu urrian.

Parte hartu zozketan! eta zorterik ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin Euro 1eko beherapena duzula zure sarrera erostean.

Donostiako Kresala Zineklubak 50 urte daramatza zine komertzialetik haratagoko zine saioak antolatzen. Saioak jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte eta amaieran solasaldi bat izaten da nahi duenarentzat.

Jarraitu Kresala Zineklubaren inguruko berri guztiak Facebook  eta Instagram -en.

Zer zozkatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako ondorengo zinema saiorako: 

  • Men – 22/10/25 – Trueba zinemak 2022. Erresuma Batua. 100 min. Zuz: Alex Garland

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu formulario hau zure datuekin eta adierazi zein pelikula ikusi nahi duzun (azken eguna: urriaren 23a).

Irabazleei nola abisatu:

Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

Trueba zinemetako leihatilan, emanaldiaren egun berean.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Irabazlea:

  • Jone Arrazola Maiztegui

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)