Gazte-txartelak Madame Butterfly operarako sarrerak zozkatzen ditu.

ABAO (Asociación Bilbaína de Amigos de la Ópera) erakundeak, Gazteam programaren bitartez, operara gonbidatu nahi zaitu.

Parte hartu zozketan eta Euskalduna Jauregian Giacomo Puccini-ren Madame Butterfly opera-ikuskizunera joateko aukera izango duzu.

Gazteam programak T25 eta T30 txartelen bidez (adinaren arabera) funtzionatzen du eta txartel hauek operarako sarrerak salneurri murriztuan erosteko aukera ematen dute.

Zer zozketatuko dugu?

Bi Gazteam txartela + sarrera bikoitz bat opera ikuskizunera horretarako. Opera maiatzaren 30ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Parte hartzeko modua:

Bete formulario zure datuekin (azken eguna: maiatzaren 24a)

Irabazleei jakinaraztea:

Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Euskalduna Jauregiko leihatilan, emanaldiaren egunean bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.

Edo, ABAO erakundearen bulegoetan, edozein momentutan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu ikuskizunerako sarrerak salneurri murriztuan eros ditzakezula Gazteam txartela aterata.

 

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)