Gazte-txartelak neguko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara gonbidatzen zaitu.

Parte hartu zozketan eta  neguko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabaz ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitza honako ondorengo ikuskizunerako: 

  • Kutxidazu bidea Ixabel (Demode produkzioak) – 20/02/17 – Printzipal Antzokia – Musikala euskaraz
  • Carmen. Maquia (Titoyaya Dansa) – 20/02/19 – Printzipal Antzokia – Dantza
  • Un poyo Rojo (Hermes Galdo) – 20/02/26 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari (Pabellón 6) – 20/03/04 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Il Gardeillo Baroque Orquestra – 20/03/06 – Printzipal Antzokia – Musika ikuskizuna
  • Quinta-feira: Abracadabra (Cláudia Dias) – 20/03/11 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia – Dantza
  • Dribbling (Ignasi Vidal) – 20/03/20 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Fortunata y Benito (LaJoven) – 20/03/23 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz

Parte hartzeko modua:

Bete formulario zure datuekin (azken eguna: martxoaren 14a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik hurrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz. Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 19:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)