Gazte-txartelak "Tendencias Creativas 2023" azokara gonbidatzen zaitu!
Ekitaldiaren deskribapena

Gazte-txartelak 2023ko otsailaren 2tik 5era Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan ospatuko den “Tendencias Creativas 2023” eskulanen azokarako 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu.
Kontsulta ezazu Tendencias Creativas 2023 azokari buruzko informazio guztia.
Eta gogoratu, zorterik izan ez baduzu, zure Gazte-txartelarekin € 1eko beherapena izango duzu “Tendencias Creativas 2023” azokarako sarrera erostean.
Zer zozkatuko dugu?
5 sarrera bikoitz “Tendencias Creativas 2023” azokarako.
Parte hartzeko modua:
Bete ezazu formulario hau zure datuekin (azken eguna urtarrilaren 29a izango da).
Irabazleei nola abisatu:
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Irabazleek 2 sarrera jasoko dituzte emailean, txarteldegitik igaro gabe parkera zuzenean sartzeko balio dutenak.
Eta gogoan izan: zorterik izan ez baduzu, zure Gazte-txartelarekin €1eko beherapena izango duzu “Tendencias Creativas 2023” azokarako sarrerak erostean.
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -