Gazte-txartelarek, udako Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara gonbidatzen zaitu

Udako Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunak

Parte hartu zozketan eta udako Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozkatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:

  • Benditas (El mono habitado) – 20/07/31 – Prinzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Simplicissimus (Tartean teatroa) – 20/08/06 – Prinzipal Antzokia – Kabareta
  • Mientras llueva (Altraste danza) – 20/09/25 – Felix Petite Antzokia – Dantza ikuskizuna

Parte hartzeko modua

Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: irailaren 20a)

Parte hartu!

Irabazleei jakinaraztea

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik urrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 19:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean % 50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

TEATRO ANTZOKIA PRINCIPAL VITORIA-GASTEIZ

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)