Gazte-txartelarek, udazkeneko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara gonbidatzen zaitu

Gazte-txartelarek, udazkeneko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara gonbidatzen zaitu

Parte hartu zozketan eta Gasteizko Udal Antzokien Sarearen Nazioarteko Jaialdiko antzerki-lanetara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:

  • Plató (Sleepwalk Collective, Parasite kolektiboa, Proyecto Larrua, Tripak) – 21/10/06 – Montehermoso Kulturgunea – Antzerkia gazteleraz
  • Prusik (La Intrusa) – 21/10/15 – Felix Petite antzokia – Dantza
  • Renacimiento (La Tristura) – 21/10/16 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Atzerrian lurra garratz (Huts teatroa - Artedrama) – 21/10/27 – Printzipal antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Makers (L’Alakran) – 20/10/28 –Jesus Ibañez de Matauco Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Altsasu (La Dramática Errante) – 21/11/11 – Printzipal antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Las Canciones (El Pavón Teatro Kamikaze) – 21/11/13 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Swimming Pools (Sleepwalk Collective) – 21/11/19 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Best of be Festival – 21/11/25 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia – Antzerkia gazteleraz

Parte hartzeko modua:

Bete formulario zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: azaroaren 21a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik urrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 18:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

Gasteizko Udal Antzokien Sarea

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)