Lehiaketak eta zozketak

Gazte-txartelak antzerkira gonbidatzen zaitu!

Gsteiz_antzerkia_udaberria

Parte hartu zozketan eta udaberriko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko! 

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu udaberriko programa osoa.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:

  • Passport– 24/05/03 – Felix Petite antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Festen– 24/05/15 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Tierra de nadie– 24/05/16 – Felix Petite antzokia – Dantza
  • Mujer en cinta de correr sobre fondo negro– 24/05/23 – Jesus Ibañez de Matauco – Antzerkia gazteleraz
  • Edgar Moreau-Jérémie Moreau – 24/05/30 – Printzipal Antzokia – Kontzertua
  • Iribarne– 24/06/07 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • La feísima enfermedad y muy triste muerte de la reina Isabel I – 24/06/15 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Ainhoa Arteta– 24/06/22 – Printzipal Antzokia – Kontzertua

Parte hartzeko modua

Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: ekainaren 19a).

Irabazleei jakinaraztea

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik hurrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean. 

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 18:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira. 

Baldintzak

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

Gasteizko Udal Antzokien Sarea

Hasiera data - Amaiera data:
-
(Espaa)