Nola esaten da ingelesez «hizkuntzak ikasi»?

Nola esaten da ingelesez «hizkuntzak ikasi»?

Nola esaten da ingelesez «hizkuntzak ikasi»?

egilea: Gazteaukera, 

Sari ugari jasotzen ditu hizkuntzak ikasten ari denak: beste jatorri batzuetako pertsonekin komunikatzea, konfiantzaz bidaiatzea, zure lan-aukerak zabaltzea, lortutako emaitzarekin asebeteta sentitzea eta abar.

Eskaintza askotarikoa da. Post honetan, sakonago ezagutuko dugu eskaintza publikoa, eta horrela, hori kontuan hartu ahal izango dugu gure aukeraketan. Hizkuntza Eskola Ofizialek (HEO) abantaila garrantzitsuak eskaintzen dituzte: ikasketa ofizialen kalitatea bermatzen dute, prezio onak eskaintzen dituzte, eta bertan ahalbidentzen da beste eskola batzuetan eskaintza txikiagoa duten hizkuntzak ikastea. Horregatik guztiagatik, eskari handia dute, batez ere ingelesa ikasteko; beraz, lekua ez da beti lortzen lehen saiakeran.

Euskadin, 14 eskola ofizial daude: Gasteizen, Bilbon, Barakaldon, Basaurin, Bermeon, Durangon, Getxon, Santurtzin, Zallan, Donostian, Eibarren, Irunen, Ordizian eta Tolosan. Euskal eskolek hainbat hizkuntza ikasteko aukera ematen dute: euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, gaztelania, italiera eta portugesa; dena den, eskola guztiek ez dute eskaintza bera, eta, beraz, bakoitzaren interesen arabera kontsultatzea komeni da.

Ikasle berri bakoitzak autoebaluazio-probak (leiho berri batean irekitzen da) egingo ditu, zein mailatarako eskaera egin behar duen jakiteko. Webgunetik deskarga daitezke. Hizkuntza bakoitzeko maila bat eska daiteke.

Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialetan (leiho berri batean irekitzen da), aurrez izena emateko eta matrikula egiteko izapideak Internet bidez egiten dira, Ikasgunea (leiho berri batean irekitzen da) plataforman.

Bi irakaskuntza-modalitate eskaintzen dira. Matrikula ofiziala eginez gero, ikasleak nahitaez joan behar du eskolara urritik maiatzera bitartean, eta dagozkio azterketak egin behar ditu, hau da, bi azterketa ikasturte bakoitzeko (ohiko eta ezohiko deialdiak); lau deialdi izango ditu gehienez maila bakoitza gainditzeko. Bigarren aukera, berriz, matrikula librea da. Aukera horrek azterketak egiteko eskubidea soilik ematen du.

Dagokion maila gainditzen ez bada, ezin da beheragoko mailetako probetara aurkeztu.

Eskola eta maila batzuetan ikastaro erdipresentzialak eskaintzen dira, ikasleei ikaskuntza errazteko; zati bat aurrez-aurre garatzen da, eta bestea urrutitik, sareko tresnen bidez.

Maila bakoitza gaindituz gero, dagokion ziurtagiri ofiziala lortuko da. Lortutako maila jasoko da ziurtagiri horretan, Europako Erreferentzi Marko Bateratua hartuta: Oinarrizko Mailako Ziurtagiria (A1), Oinarrizko Mailako Ziurtagiria (A2), Tarteko Mailako Ziurtagiria (B1), Tarteko Mailako Ziurtagiria (B2), Maila Aurreratuko Ziurtagiria (C1) edota Maila Aurreratuko Ziurtagiria (C2). Gainerakoek ez bezala, B2 Tarteko Mailako Ziurtagiria lortzeko, bi ikasturte behar dira, B2.1 mailak ez baitu ziurtagiririk.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza (leiho berri batean irekitzen da) Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera