Hernaniko herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Hernaniko Udala
Baldintzak:

a)  Errolda: Errolda eta errentamendu-kontratua bat etortzea adin nagusiko pertsonen kasuan.

Hernanin erroldatuta egon behar da, gutxienez, urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe.

b)  Hernaniko udalerrian kokatutako etxebizitza libre baten errentamendu-kontratuaren titular izatea. Kontratu horren iraupenak, gutxienez, 12 hilabetekoa izan beharko du.     

c)  Inolako familia-loturarik ez edukitzea etxebizitzaren errentatzailearekin edo haren bizikidetza-unitateko kideren batekin.

d)  Errenta banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaintzea.               

e)  Jabetzako etxebizitzarik ez izatea (herentzia edo dohaintza bidez eskuratu diren etxebizitzen titularkide izan ezik eta titularkidetasun-portzentajea %¿50etik gorakoa ez denean, eta partaidetzen balio katastrala 76.500 € baino gehiagokoa ez denean).

f)  Diru-sarrerei dagozkien gehienezko mugak hauek izango dira:

— 25.000,00 euro gordin urtean, pertsona bakarra denean.

— 39.000,00 euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea bi pertsona edo gehiagoz osatuta baldin badago.

Norbere kontura lan egiten dutenei gutxienez 21.000 €-ko diru-sarrerak dituztela kontabilizatuko zaie.

g)  Alokairuko-gastuen hileko 650 €ko gehienezko kopurua ez gainditzea.

h)  Bizikidetza-unitateko kideek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.           

i)  Ezin izango du dirulaguntza hau jaso, antzeko helburua duen beste dirulaguntzaren baten onuraduna izan badaiteke edota onuraduna izanik ukatu egin bazaio.    

Edukia:

Laguntza hauen xedea da eskaera egiten dutenen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea, dagoeneko etxebizitza errentan hartuta badaukate eta horretara bideratuak dauden gainerako laguntzetarako (Gaztelagun, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza) eskubiderik ez badute.

Bi adin-multzo ezberdinduko dira:

  • «A-Modalitatea»: Gazteak 18 urte eta 35 urte bitartekoak.
  • «B-Modalitatea»: Helduak 36 urte edo gehiagokoak.
Epea:

2020/03/08

Kontaktua:

Hernaniko Udala

Gudarien Plaza, 1

20120 Hernani (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Hernani

Iturria:
2020-01-8ko 4. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu