Zumarragako gazteen emantzipazioari diru-laguntzak: etxebizitza alokairurako laguntzak

Deialdia egiten duena:
Zumarragako Udala
Baldintzak:
  • Deialdia egiten den urteko abenduaren 31n 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, indarrean dauden antzeko beste laguntza batzuetarako eskubiderik ez dutenak eta ezarritako diru-laguntza lerro bakoitzean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztenak.
Edukia:

Deialdi honen xedea da Zumarragako gazteen emantzipazio prozesuan laguntzea 2020 urtean, horretarako dirulaguntza jaso ahal izateko baldintzak arautuz.               

Bi dirulaguntza lerro izango ditu:

  • Etxebizitza alokairurako laguntza.
  • Autoenpleguari laguntza: lokalaren alokairu gastuak, Proiektuaren gauzatze gastuak, egokitze lanak, tasak eta abar.
Epea:

2020/12/31

Kontaktua:

Zumarragako Udala

Euskadi Plaza, 1

20700 Zumarraga (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zumarraga

Iturria:
2020-03-24ko 56. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: