Koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoan dauden pertsonak parke publiko babestuen ALOKAIRUA ordaintzetik SALBUESTEA

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:

Osasun-emergentziak eragindako krisialdiaren ondorioz langabezian geratzen diren pertsona guztiak edo, langile autonomoak edo enpresaburuak izanik, diru-sarreren galera edo salmenten beherakada nabarmena — 40 edo handiagoa— jasaten dutenak.

Ondorio horietarako, alokairu-errentaren, erkidego-gastuen eta oinarrizko horniduren baturak familia-unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera garbien % 30etik gorakoa izan beharko du.

Edukia:

Salbuespen horren onuradun izan ahalko dira EAEko etxebizitza-parke publikoetako etxebizitza baten errentamendu-kontratu baten titular diren pertsona guztiak, norberaren izenean edo errentakide gisa, baldin eta «kalteberatasun ekonomikoko» egoeran badaude. Horretaz gain, egoera berean dauden zuzkidura-bizitokien emakidaren onuradunek ere baliatu ahal izango dute salbuespen hori.

Salbuetsita dauden alokairu babestuko parke publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunekoak, Alokabide SA sozietate publikoarenak eta Bizigune programaren esparruan alokatutakoak dira.

Apirileko, maiatzeko eta ekaineko errentei hilabete osoz aplikatuko zaie salbuespena.

 

Nola tramitatzen da?

Alokairuaren ordainketaren salbuespena maizterrak eskatu beharko du. Horretarako, eskabidea aurkeztuko dio Alokabideri edo alokairuan lagatako etxebizitza daukan eragile publiko edo pribatuari, kalteberatasun-egoera (langabezia, jarduera utzi behar izana eta abar) egiaztatzen duten dokumentuekin batera.

Prestazioak kudeatzen dituen erakundeak emandako ziurtagiriak egiaztatuko du langabezia-egoera. Bertan agertuko da langabeziaren ondoriozko prestazioen edo sorospenen kontzeptupean jasotako hileko zenbatekoa. Langile autonomoek jarduera utzi behar izanaren kasuan, ezinbestekoa izango da foru-ogasun eskudunak edo, hala badagokio, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak emandako ziurtagiria aurkeztea.

Maizterraren erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztuko da (horrekin ziurtatuko du behar besteko baliabiderik ez duen pertsonatzat hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituela).

  • OHARRA: Ezin da epearen amaiera zehaztu.
Epea:

2020/06/30

Kontaktua:

ALOKABIDE

Telefonoa: 944 044 708

Bizi ditugun salbuespenezko inguruabarrak kontuan harturik, tramite guztiak online egingo dira, kanal telematiko eta telefonikoen bitartez.

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-04-02ko 65. EHAA.
Irudiak: