Azpeitiko herrian covid-19 birusak kaltebera ekonomikoan utzi dituen herritarren errenta nahiz mailegu gastuei erantzuteko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Azpeitiko Udala
Baldintzak:
  • Laguntza hauez baliatu ahal izateko, errentamendu-kontratuek edo maileguek indarrean egon behar dute eta martxoaren 14a baino lehen formalizatuta egon behar dute, egun horretan indarrean jarri baita martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita Covid-19 birusak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma egoera.
  • Besteren konturako langileen kasuan, langabezia egoera data horren ondoren hasi behar da, eta behar bezala egiaztatu behar da osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz hasi dela.

Ondorio horietarako, hala egin dela ulertuko da aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean edo beste enplegu-espediente batzuetan jasotako kontratu-eteteak direnean, ezinbesteko kasuengatik edo bi kasuetan Covid-19 birusarekin lotutako arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduko eta ekoizpenekoengatik.

Edozein kasutan, langabezi egoera eta osasun-larrialdiak eragindako kirisiaren arteko zuzeneko lotura akreditatzen duen beste Zuzenbideko frogabideak ere onartuko dira.

  • Langile autonomoen kasuan, diru-sarreren galera edo salmenten beherakada kalkulatzeko, 2020ko apirileko eta maiatzeko diru-sarrerak edo salmentak hartuko dira erreferentziatzat, alarma-egoera deklaratu aurreko seihileko naturalean egindako batez bestekoarekin alderatuta.

Halere, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera jendearentzako irekiera etenda daukaten jardueren zerrendan jasotako sektoreren batean lan egiten duten pertsonen kasuan, kalteberatasun ekonomikoaren egoera aurrez halakotzen jotzen da, eta ez da egiaztatu beharko diru-sarren galdea edo salmenten beherakada hori.

  • Deialdian ikusi.
Edukia:

Laguntza honen xedea da Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz egoera ekonomiko kalteberan daudenei alokairua eta maileguaren zati bat ordaintzea. Beti ere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.         


Laguntza 2020ko apirila eta maiatzeko errenta nahiz mailegu gastuei aplikatuko zaie.

Epea:

2020/06/15

Kontaktua:

Azpeitiko Udala

Plaza Nagusia

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Azpeitia

Iturria:
2020-04-21eko 73. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: