Gazteendako alokairu sozialaren dirulaguntzak Bergarako Udalean

Deialdia egiten duena:
Bergarako Udala
Baldintzak:

a)  18 eta 30 urte (biak barne) bitarteko adina izatea eta Bergarako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat alokatzea.

b)  Etxebizitza baten jabari osoaren edo erabiltzeko eta gozatzeko eskubidearen titularra ez izatea, baldin eta ez badu egiaztatzen banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik eskuragarri ez duela edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezin duela bertan bizi.

c)  Dirulaguntzen onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiak dirulaguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira, alokairu kontratua sinatu ostean, eta datu hau dirulaguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute. Dirulaguntzak jasotzen dituzten bitartean dirulaguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dira. Halaber, kontratua hasi baino lehenagoko datarekin, kontratuaren titular ez diren pertsonak baleude etxe bizitzan erroldatuta, kontratuaren titularrek erroldan baja eskaera egin beharko dute pertsona horientzat, diruz lagun daitekeen epearen barruan.           

d)  Gutxienez eskatzailearen bizikidetza-unitateko pertsona bat Bergarako herrian erroldatua egon izana gutxienez 10 urtetan, nahiz eta era ez jarraituan izan, edota azken 2 urteetan etenik gabe, eskaera aurkezteko unean.         

e)  Diru-sarrerak tarte hauen barruan egon beharko dira: 7.455,14-28.000 euro gordin bizikidetza-unitatea pertsona bakarrak osatzen badu; edo 7.455,14-39.000 euro gordin bizikidetza-unitatea pertsona bik edo gehiagok osatzen badute. Kontuan hartuko diren diru-sarrerak 12 hilabete jarraituko diru-sarrerak izango dira, betiere eskaera egin aurreko azken 12 hilabetekoak edo/eta eskaera egin ondorengo 12 hilabeterakoak agiri bidez behar bezala ziurtatuta badaude.

f)  Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 601,10 eurotik gorakoa izan.

g)  Bizikidetza-unitateko kide guztiek Bergarako Udaleko zerga, tasa eta zehapenen ordainketak egunera izan behar dituzte.

h)  Onuradunaren eta alokatzailearen artean ezin izango da inolako familia loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

i)  Etxebizitza-alokairuaren prezioa, gehienez, hileko honako hau izango da, kokalekuaren arabera, eranskinak barne:

  • Herrian orokorrean (Azpian aipatutako guneetan izan ezik):   600 € / hileko.
  • Hirigune historikoa eta Martokoa-Zubiaurre, Ozaeta, Labegaraieta eta Ola-ko hiri-lur guneak (eranski-netako 1 eta 2 planoetako eremuan sartzen di-ren etxebizitzak – eremu gorriaren barruan daudenak):    550 € / hileko.
  • Osintxu (Hiri-lur gunea):    450 € / hileko.
Epea:

2020/12/31

Kontaktua:

Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza, 1

20570 Bergara (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Bergara

Iturria:
2020-04-28ko 78. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: