GAZTELAGUN programaren ezohiko laguntzak

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:

Onuradunak:
"Zaurgarritasun-ekonomiko egoeran" dauden Gaztelagun programaren onuradunak.

Baldintzak:
Pertsona bat "zaurgarritasun-ekonomiko egoeran" aintzatetsiko da baldin eta:

  • Langabezia egoeran (ERTE eta bestelakoak) gelditu bada edo,
  • % 40eko edo hortik gorako diru-sarreren galera edo salmenten beherakada jasaten badu.
  • Bi kasuetan, ordaindu beharreko errentaren zenbatekoa gehi komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak, errentaria den pertsonaren edo bizikidetza-unitatearen diru-sarreren% 30 baino gehiago izatea, babes ofizialeko etxebizitzari buruzko araudiaren arabera kalkulatuta. Komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak hilean 79€-tan balioesten dira bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko, edo, bestela, hilean 187,4€etxebizitzako (irizpide aplikagarria pertsonarentzat edo bizikidetza-unitatearentzat onuragarriena dena izango da).

Urteko diru-sarrera haztatuen kalkulua bizikidetza-unitatearen diru-sarrerei koefiziente murriztaileak aplikatzean oinarritzen da, ondorengo hauen arabera: kide kopurua, guztizko diru-sarreren % 20tik gorako ekarpenak egiten dituzten kide kopurua eta diru-sarreren jatorria: lan-soldata edo langabezia-prestazioa.

Edukia:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduan araututako Gaztelagun laguntza-programaren onuradunek, agindu honen arabera errentak ordaintzetik salbuesteko eskubidea ematen duten egoeretan badaude, aldi baterako eta salbuespenezko lagun-tza osagarria jaso ahal izango dute, agindu horren 2. artikuluan aitortuta zeukaten dirulaguntza osatu ahal izateko, ezarritako etxebizitzaren hileko errentaren mugetara iritsi arte. Laguntza horrek apirileko, maiatzeko eta ekaineko hilekoak hartuko ditu, agindu honen 3. artikuluan araututakoaren arabera.

Laguntza horiek izapidetzeko, behar den aldaketa-eskaera aurkeztuko da onuradun bakoitzak egoitza elektronikoan/Nire karpeta atalean irekita daukan laguntzaren espedientean.

Epea:

2020/06/30

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-04-02ko 65.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: