Oatin Covid-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko alokairu erregimeneko Udal etxebizitza sozialen arloan hartu beharreko neurriak

Deialdia egiten duena:
Oatiko Udala
Baldintzak:

1.  Salbuespenaz baliatu ahal izateko, errentamendu-kontratuek edo zuzkidura-bizitokien emakidek indarrean egon behar dute eta 2020ko martxoaren 14a baino lehen formalizatuta egon behar dute, egun horretan indarrean jarri baita martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita Covid-19 birusak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera.

2.  Besteren konturako langileen kasuan, langabezia-egoera data horren ondoren hasi behar da, eta behar bezala egiaztatu behar da osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz hasi dela.

Ondorio horietarako, hala egin dela ulertuko da aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean edo beste enplegu-espediente batzuetan jasotako kontratu-eteteak direnean, ezinbesteko kausengatik edo bi kasuetan Covid-19 birusarekin lotutako arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduko eta ekoizpenekoengatik.

Era berean, epea amaitzeagatik kontratuak azkentzen direnean eta aldi baterako kontratuak berritzen ez direnean, langabezia-egoera osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorio dela ulertuko da, baldin eta eskatzaileek beren jarduera gauzatzen badute martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera jendearentzako irekiera etenda daukaten jardueren zerrendan sartutako sektoreren batean.    

Aurreko kasuak aplikagarriak ez direnean, egiaztatu ahal izango da zuzeneko lotura dagoela langabezia-egoeraren eta osasun-larrialdiak eragindako krisiaren artean, zuzenbidean onartutako edozein frogabideren bidez.

3.  Langile autonomoen edo enpresaburuen kasuan, diru-sarreren galera edo salmenten beherakada kalkulatzeko, 2020ko apirileko eta maiatzeko diru-sarrerak edo salmentak hartuko dira erreferentziatzat, alarma-egoera deklaratu aurreko seihileko naturalean egindako batez bestekoarekin alderatuta.         

Hala ere, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera jendearentzako irekiera etenda daukaten jardueren zerrendan jasotako sektoreren batean lan egiten duten pertsonen kasuan, kalteberatasun ekonomikoaren egoera aurrez halakotzat jotzen da, eta ez da egiaztatu beharko diru-sarreren galera edo salmenten beherakada hori.

Edukia:

Neurriak:

— Egoera ekonomiko kalteberan dauden errentariak alokairua ordaintzetik aldi baterako salbuestea.             

— Apirileko, maiatzeko eta ekaineko errentei hilabete osoz aplikatuko zaie salbuespena.

.

EPEA: Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da Udalak HAZean eskaerak aurkezteko aukera ematen duen egunetik aurrera eta hilabetez.

.

Ezin da zehaztu epearen amaiera-data.

Epea:

2020/07/31

Kontaktua:

Oñatiko Udala

Foruen Enparantza, 1

20560 Oñati (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Oati

Iturria:
2020-05-08ko 85. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: