Gazteek etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak Elgoibarko Udalean

Deialdia egiten duena:
Elgoibarko Udala
Baldintzak:

Onuradunek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean oro har ezarritako baldintzez gain, honako baldinza espezifiko hauek bete beharko dituzte:      

  • Alokairuko kontratu baten titular izatea (prestazioaren zenbatekoa kontratuaren titular diren maizter guztien artean zatituko da).
  • Errentatzailearekin familia harremanik ez izatea, gutxienez, odolkidetasuneko edo kidetasuneko 2. mailara arte.
  • Etxebizitzan erroldatuta egotea.
  • Jabetzako etxebizitzarik ez izatea (herentzia edo dohaintza bidez eskuratu den etxebizitzaren titularkidea izan ezik, baldin eta titularkide bakoitzari dagokion ehunekoak %¿50 gainditzen ez badu, eta etxebizitzaren partaidetzako balioak 50.000 €-tik gorakoak ez badira).
  • Eskaera egiten den unean, etenik gabe, gutxienez 2 urteko antzinatasunarekin Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea; edo bestela, udalerrian, etenik gabe, 5 urtez erroldatuta egon direla egiaztatzea. Nahikoa izango da titularkideetako batek baldintza hau betetzea.
  • 18-35 urte izatea, inoren kargura dauden adingabeak izan ezik.
  • Urtean 18.000 € eta 29.000 € arteko sarrera gordin haztatuak izatea.
  • Elgoibarko Udalaren zergen eta zigorren ordainketak egunean izatea, eta gainerako zerga betebeharrak (Foru Ogasuna) eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.
Edukia:

Dirulagun­tza­ren xedea: Neurri batean, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, 2020. urtean Elgoibarko udalerrian alokairuko etxe­bizi­tza­ren bat dutenei, ohiko bizitoki gisa erabil­tzen diren etxe­bizi­tzen alokairuak ordain­tzen lagun­tzea.

Epea:

2020/06/05

Kontaktua:

Herritarren Arreta Bulegoa

Santa Ana kalea, 2

Elgoibar (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 741050

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Elgoibar

Iturria:
2020-05-20ko 93. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: