Usurbilgo Udaleko Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroa

Deialdia egiten duena:
Usubilgo Udala
Baldintzak:

Pertsona fisikoak (adinez nagusiak edo adin txikiko emantzipatuak) edo bizikidetzako unitateek inskribatu ahal izango dute Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte:

— Usurbilgo udalerrian erroldatuta egotea edo Donostiako udalerrian erroldatua egotea Zubietako egoiliarra izanik.

— Usurbilen etenik gabe erroldatuta egotea, egoiliar izanik, gutxienez azken 3 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez erroldatuta egotea, beti ere eskaerak egiteko ireki den datatik kontatzen hasita.    

— Edo Donostiako udalerrian erroldatua egonik ere, etenik gabe Zubietako egoiliar izan izana gutxienez azken 3 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez Zubietako egoiliarra izatea, beti ere eskaerak egiteko ireki den datatik aurrera.

Eskaeran titular bat baino gehiago ageri bada, nahikoa izango da, izena emateko momentuan, erroldatzearen baldintza horietako batek bakarrik betetzea.               

— Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean diren legeek xedaturiko etxebizitza beharretako bat izatea.

Etxebizitza beharra elkarbizitza unitateko kide guztiek bete beharko dute, eta erantzukizunpeko eta zinpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.

Etxebizitzarik ezi izatearen pareko egoerarik alegatzen bada, hori egiaztatzeko frogagiriak aurkeztu beharko dira.        

— Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean diren legeek xedaturiko gutxieneko eta gehieneko irabazi baldintzak betetzea.

Edukia:

Usurbilgo Udalak Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroa eratuko du, eta hartan izena eman ahal izango dute erosketa- edo alokairu-araubideko etxebizitzaren eskatzaile gisa segituan zerrendatuko diren baldintzak betetzen dituzte lagun guztiek.

Epea:

2021/12/31

Kontaktua:

Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Usurbil

Iturria:
2020-06-22ko 116. Gipuazkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: