Vitoria-Gasteizko udalerriko Zabalganan 42 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko prozesua

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:

a) Agindu hau publikatzen den egunean Vitoria-Gasteiz udalerrian edo Araba Erdialdeko eremu funtzionaleko udalerriren batean erroldatuta egon behar da behintzat bizikidetza unitateko eskatzaileetako bat.

b) 2018. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza hau egiaztatzeko eskabidearen titular guztien diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek ere.

c) Etxebizitza jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean ez eduki izana agindu hau argitaratzen den eguneko aurreko bi urteetan. Dena dela, 2012ko urriaren 15eko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Aginduko 9. artikuluan jasotako etxebizitza premiaren baldintzaren salbuespenak kontuan izango dira.

Edukia:

Esleitu beharreko 42 etxebizitza horietatik honako kupoak gordeko dira:

  • 14 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 33,33) 36 urtetik beherako pertsonei, adin horretatik beherako gutxienez kide bat duten bizikidetza-unitateak barne, esleituko zaizkie. 14 etxebizitza hauetatik 2 lau logelakoak dira era 12 hiru logelakoak.
  • 7 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 16,67) etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonen artean esleituko dira. 7 etxebizitza hauetatik 1 lau logelakoa da eta 6 hiru logelakoak dira.
  • 10 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 23,81) etxebizitza-premia berezia duten pertsonen artean esleituko dira. 10 etxebizitza hauetatik 1 lau logelakoa da eta 9 hiru logelakoak.
  • 11 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 26,19) gainerako eskatzaileen artean (kupo orokorra) esleituko dira. 11 etxebizitza hauetatik 3 lau logelakoak dira eta 8 hiru logelakoak.
Epea:

2020/07/23

Kontaktua:

Etxebide

Telegram: 688671234 / @zuzenean012

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-06-23ko 122. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: