Arrasate udalerriko Zerrajeran 40 babes ofizialeko etxebizitza azalera eskubidean esleitzeko prozedura

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:
  • Esleipen prozeduran honako pertsonek edo bizikidetza unitateek parte hartu ahal izango dute: agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan altan egon eta erosketa eskatzen dutenek, betiere, bertan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
  • Izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Arrasate izango da edo Debagoienako Eremu Funtzionaleko udalerrietako bat (Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, eta Oñati).
  • Etxebizitzaren titular izango diren pertsonetako batek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean urte beteko antzinatasunez erroldatuta egon dela egiaztatu beharko du, agindu hau argitaratzen den datan.
  • 2018. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten elbarriek edo desgaitasun psikikoa duten pertsonek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.
  • 5 kide edo gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute honako esleipen prozeduran parte hartu.
 
Edukia:

Xedea: Hasiera ematea Arrasate udalerriko babes ofizialeko 40 etxebizitza esleitzeko esleipenari (Arrasate Arrasate-Bergara eremu funtzionalean dago). EB3-0756/18-LC-001 espediente-zenbakia du.

Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea azalera-eskubidea izango da.

 
Epea:

2020/07/23

Kontaktua:

Etxebide

Telegram: 688671234 / @zuzenean012

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Arrasate/Mondragón

Iturria:
2020-06-25eko 124. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: