Santurtzi udalerriko San Juan del Rompeolas auzoko babes ofizial orokorreko 32 etxebizitza erosteko aukeran esleitzeko hautaketa-prozesua

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:
  • Esleipen prozeduran honako pertsona edo bizikidetza-unitate hauek parte hartu ahal izango dute: agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan altan egon eta erosketa eskatzen dutenak, betiere bertan jasotako baldintzak beteta.
  • Izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Santurtzi edo Bilbo Metropolitarreko udalerri bat izan beharko da.
  • Etxebizitzaren titularrak izango diren pertsonetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela egiaztatu beharko du, gutxienez urtebeteko antzinakotasunaz, agindu hau argitaratzen den datan.
  • 2018. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek edo desgaitasun psikikoa duten pertsonek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.
 
 
Edukia:

Esleituko diren 32 etxebizitza horietako 2, hiru logelakoak, 104,33 m2-ko azalerakoak, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokituta daude. Gainerako 30 etxebizitzetatik, 10 bi logelakoak dira eta 58,76 m2 eta 61,49 m2 bitarteko azalera dute; beste 20 etxebizitzak hiru logelakoak dira eta 73,93 m2 eta 74,66 m2 bitarteko azalera dute. Etxebizitzak eskuratzeko bidea erosketa izango da, eta lagatzeko araubidea azalera eskubidea izango da.

 
Epea:

2020/07/28

Kontaktua:

Etxebide

Telegram: 688671234 / @zuzenean012

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Santurtzi

Iturria:
2020-06-26ko 125. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: