Azkoitiko herrian alokairu soziala sustatzeko dirulaguntzak dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Azkoitiko Udala
Baldintzak:

Oro har, 3 diru-laguntza motetarako:

  • Laguntzaren onuraduntzat joko dira pertsona fisiko edo juridikoak, pribatuak edo publikoak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, nortasun juridikorik izan ez arren, edo berariaz onura publikokotzat jotako irabazi-asmorik gabeko erakundea izan arren, etxebizitza erabiltzeko eta aprobetxatzeko legitimatzen dituen eskubide errealen edo beste edozein eskubideren jabe edo titular badira, eta Azkoitian dagoen etxebizitza bat alokairu-kontratu bat sinatzen badute.
  • Edozein kasutan, onuraduntzat jotzeko, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta 887/2006 Errege Dekretuaren 18. artikulutik 29.era bitartekoetan, eta Azkoitiko Udaleko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrretan ezarritako baldintzak bete izana egiaztatu beharko da.
  • Alokatu nahi den etxebizitza Azkoitiko udalerrian kokatuta egotea.
  • Etxebizitzaren jabea egunean egotea Azkoitiko udalarekin dituen betebeharretan.
  • Etxebizitza Bizigune edo Asap programan sartzea (onartuko da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu izana), eta eranskin bakoitzean arautzen diren laguntzak lortzeko baldintzak betetzea, baita alokairuen kopuruak ere.
  • Bizigune edo Asap egitasmoetan sartzen diren etxebizitzek eta haien jabeek une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Edukia:

Diru-laguntzen xedea:

Azkoitiko udaleko diru-laguntzen oinarri espezifikoetako honako ataletan norgehiagokaren bidez laguntzak ematea:     

  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko gastuei aurre egiteko diru-laguntza.
  • Etxebizitzak eraberritzeko diru-laguntzak.
  • Etxebizitzak eraberritzen badira, obrak egiteko ordaindutako tasa eta zergaren zati baten pareko diru-laguntza bonoetan.

 

Epea:

2020/12/31

Kontaktua:

Azkoitiko Udala

Herriko Enparanta, z/g

20720 Azkoitia (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 080080

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Azkoitia

Iturria:
2020-09-20ko 180. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: