Mendaroko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Mendaroko Udala
Baldintzak:

Dirulaguntza hauek eskuratzeko; honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Alokatutako etxebizitzan bizi diren elkarbizitza-unitateko kide guztiek 18 eta 35 urte bitartekoak izan behar dute, menpeko adingabeak izan ezik.

Diru-laguntza 36 urte bete tzen diren hilaren aurreko hilabeterarte onartuko da.

b) Elkarbizitza-unitateko kide bakar batek ere ez du izan behar, ez bere jabetzako etxebizitzarik, ez azalera-eskubiderik, ezta gozamen-eskubiderik.

Edukia:

Oinarri hauen helburua da, gazteei alokairuzko etxebizitizak eskuratzea errazteko behar diren baldintzak sustatzea, horrela autonomia eta emantzipazioa lortzeko prozesuan laguntzeko Udalak emango dituen dirulaguntzak arautzea; «Laguntzak emateko ebaluazio bakoiztuaren bidez dirulaguntzak zuzenean ematea» prozeduraren bidez.

Epea:

2021/12/31

Kontaktua:

Mendaroko Udala

Herriko Enparantza, 1

20850 Mendaro (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Mendaro

Iturria:
2021-04-30eko 79. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: