Iurretako udalerrian gazteentzako etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Iurretako Udala
Baldintzak:

Indarrean dagoen aurrekontu-ekitaldiarekiko kargurako laguntzen onuradunak instantzia hau aurkezteko unean Dirulaguntzak arautzeko Ordenantza Orokorrean zehaztutakoa eta ondorengo baldintza zehatzak betetzen dituzten pertsonak edo elkarbizitza unitateak izango dira:

  •   Elkarbizitza Unitateko pertsona guztiak 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, Elkarbizitza Unitatearekin batera bizi diren menpeko adin txikikoen kasuan izan ezik.
  •   Elkarbizitza Unitateko eskatzaile edo kide batek ere ez izatea bere jabetzako etxebizitzarik.
  •   Elkarbizitza Unitateko pertsona guztiak diruz lagunduko den etxebizitzan erroldatu beharko dira, kontratua formalizatu ostean. Eta hori laguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute.
  •   Elkarbizitza Unitatea osatzen duten pertsonetako bat gutxienez Iurretako udalerrian egon beharko da erroldatuta, gutxienez 5 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin eskaera aurkezten den unean.
  •   Bizikidetza Unitatearen lan-errenten diru-sarrerak ezin izango dira 28.000 euro gordin baino gehiago urtean.
  •   Diru-sarreren osaketari dagokionez, betetako azken zerga-ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da izan 601,10 eurotik gorakoa urteko.
  •   Elkarbizitza Unitateko kide guztiak Iurretako Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenak ordainduta izan behar dituzte.
  •   Etxebizitzan bizi diren pertsonen artean ez egotea inongo lotura familiarrik errentatzailearekin, odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
Edukia:

Laguntza hauen helburuak hauek dira:

  • Gazteei babesa ematea euren emantzipazio prozesuan eta helduen mundura sartzeko unean.
  • Iurretako leku guztietan alokairuko etxebizitza eskuratzeko aukera ematea gazteei.
  • Ohiko egoitza gisa alokairuko etxebizitza Iurretako udal mugartean duten gazteen alokairuaren zati bat ordaintzea.

EPEA:

2021ko diru-laguntzen deialdirako eskaerak aurkezteko epea aurtengo azaroaren 16an irekiko da eta abenduaren 15ean itxiko da (biak barne).

Epea:

2021/12/15

Kontaktua:

Iurretako Udala

Aita San Migel Plaza, 4

48215 Iurreta (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iurreta

Iturria:
2021-10-15eko 199. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: