Etxebizitzari buruz maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)

Badira alokairuko kontratu estandarrak, Eusko Jaurlaritzaren Bizilagun zerbitzu publikoak esaterako, bere webgunean, eskuragarri du eredu bat.

Aurretiko zita eskatzea komeni da,kasua aztertzeko, 012 telefonora (Zuzenean) deitu behar da horretarako.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EPO) deritzon laguntza dago, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) osagarri bat da eta etxebizitzaren alokairuko gastuak estaltzeko balio du. Informa zaitez Lanbiden.

Bestalde, hainbat udalek alokairurako diru-laguntzak ateratzen ditu, hauen artean batzuk gazteei zuzendutakoak dira. Galdetu zure herri edo hiriko Udaletxean. GazteBizHitza atarian ere, 'alertak' atala eguneratzen dugu, jakinaren gainean egoteko modu praktikoa da.

Etxebizitza errentan ematea eraikuntza-enpresa baten bidez egiten bada, bitartekaritza gastuak, hilabeteko fidantza eta lehenengo errenta ordaindu beharko dira. Bestelako bermeak ere eska daitezke, esaterako bankuko bermea.

Etxebizitzaren alokairua elkartasunezkoa bada, errenta, etxebizitzan gelditzen diren kideek ordaindu beharko dute. Aldiz, errenta mankomunatua bada maizter bakoitzak bere partea baino ez du ordainduko.

Idatziz egitea gomendatzen da kontratua, Hiri Arrendamendu Legeak baimentzen dituen klausulak adostuz. Hitzezko kontratuetan Hiri Arrendamendu Legea aplikatuko da zehatz-mehatz.

Bi era daude Etxebiden izena emateko: telematikoki edo paperean. Tramitazio elektronikoa egiteko Etxebideko webgunera jo behar duzu. Oso erraza da tramitazio elektronikoa egitea. Behin jarraibideak amaituta dituzula, ziurtagiri bat inprimatu dezakezu, agiri horrek erregistro ofizialean sarrera egin izana bermatzen dizu.

Tramitazioa paperean egiteko telematikoki egindako eskaeraren ziurtagiria PDF formatuan inprimatu eta eskabideak jasotzeko gunera eraman behar duzu dokumentua.

Etxebizitza eskatzaile gisa Etxebiden izena emateak Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen etxebizitza promozioetan parte hartzeko aukera ematen dizu, baita honako programetan ere: promozio pribatuen erosketetan, Alokabidek kudeaturiko babes ofizialeko alokairu promozioetan, Bizigune eta ASAPen programetan, eta Zuzkidurako bizitokien sustapenean.

Bai, Alokabide edo Bizilagun eta ASAP programek kudeaturiko alokairuko etxe bat eskatu nahi baduzu.

Etxebideren orri honetan, momentu honetan indarrean dauden Babestutako etxebizitzen sustapenak ikus ditzakezu

Alokabide da etxebizitzen alokairuaz arduratzen den zerbitzua eta jarraibideak bere webgunean aurki ditzakezu.

Bai, Etxebideko webgunean zure eskabideari behar beste agiri eransteko aukera duzu.

Etxebizitzako sustapenean izena-eman zenuen unean lana bazenuen baina esleipena egiterako garaian lanik ez bazenuen, zure espedientea ez da zigortua izango uko egitearengatik.

Notario aurreko gastuak, erregistroko gastuak eta bankuko gastuak.

Bai, baldin eta zure ohiko etxebizitza bada (hau da, garai baterako kontratuak ez). Gainera, 30 urte baino gutxiago edukiz gero edo familia ugarikoa izanez gero kenkaria % 25ekoa izango da, gehienezko muga 2.000 euro izanik.

Dena dela, komeni da dagokizun lurralde historikoaren Ogasunean galdetzea, arau honek indarrean jarraitzen duen ala ez ziurtatzeko.

Ohiko etxebizitza izateagatik fiskalki kitapenak egon daitezke. Ogasun sailean galdetu indarrean dauden.

Euskaditik alde egin dute zenbait gaztek, atzerrian lana bilatzeko asmoz; horietako batzuek, denbora-tarte bat igarota, itzultzea erabakitzen dute, zenbait arrazoi tarteko. Edonola ere, bai Euskadira itzultzea, bai beste lan-aukera batzuk bilatzera atzerrira joatea pentsatzen ari bazara, gogoan izan ez duzula zertan galdu eskubide hauek: langabezia-subsidioaren arlokoak, etxebizitza publiko bat lortzekoak edo osasun-arretara izatekoa.

Lehenik, itzuli baino lehen, tramite batzuk egin behar dituzu atzerriko herrialdean (baja eman Kontsulatuko Matrikula Erregistroan, bizileku-ziurtagiria eskatu, lan-jarduera ziurtatzen duen dokumentazioa lortu...).

Gero, Euskadira iristean, komeni da itzultzen den emigratzailearen izaera berria kautotzea. Kontuan izan behar da bi ziurtagiri daudela itzultzen diren pertsonentzat: Estatukoa eta Euskadikoa.

  • Itzultzen den emigratzaileari Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiriak bermatu egiten du ez dela galtzen erroldatzea, hori ezinbesteko betekizuna izaten baita tramite batzuk egiteko eta prestazio batzuk eskatzeko, hala nola langabezia-subsidioa eskatzeko, etxebizitza publiko bat lortzeko edo osasun-arreta izateko.

    Ziurtagiri hori lortzeko, eskabide bat bidali behar da, dokumentazioa erantsita, helbide honetara: Eusko Jaurlaritza-Lehendakaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza, Nafarroa kalea, 2 zk., 01007 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945018127.

    Aurrez aurre ere aurkez daiteke, Zuzenean bulegoren batean:

    • Bilbao: Kale Nagusia, 85.
    • Donostia-San Sebastián: Andia, 13.
    • Vitoria-Gasteiz: Ramiro de Maeztu, 10, etxabea.
  • Itzultzen den emigratzailearen estatuko ziurtagiria ez da beharrezkoa Europar Batasuneko herrialdeetara, Europako Esparru Ekonomikora (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), Suitzara edo Australiara emigratu dutenen langileentzat; izan ere, beste metodo batzuk daude atzerrian lan egindako denbora egiaztatzeko. Ziurtagiri horrek bi urterako balio du, eta aukera ematen du etengabe bizitzeko itzultzen den espainiar batek langabeziagatiko laguntzak eta prestazioak eska ditzan, nahiz eta ziurtagiriak ez duen bermatzen horiek lortuko direnik.

    Egoitza finkatu den probintziako Gobernuaren Ordezkariordetzan eska daiteke (Lan eta Immigrazioko Arlo Funtzionalaren Arloa):

    • Araba: Olagibel kalea, 1. 01001-Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945759414.
    • Gipuzkoa: Pio XII. Plaza, 6. Donostia. Telefonoa: 943989000.
    • Bizkaia: Gran Vía Diego López de Haro, 50. 48011-Bilbao. Telefonoa: 944509448.

Itzulerako Espainiako Bulegoaren telefonoa: 913631654.

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu