2019ko irailaren 11tik 2020ko irailaren 10era bitartean kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzat bekak

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:

Foru dekretu honetan araututako beken onuradun izan daitezke, baldin eta onu-radun ez izateko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoere-tako batean ere ez badaude, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

a) Etenik gabe 2019ko urtarrilaren 1etik Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldaturik egotea.

b) Erregimen bereziko kirol ikasketetako prestakuntza zein aldi baterako erregimeneko prestakuntza-jarduerak gainditzea 2019ko irailaren 11tik 2020ko irailaren 10era, egun biak barne.

Edukia:

Foru-dekretu honen xedea da kirol ikasketetarako sarbide-probaren eta matrikularen gastuak partez finantzatzea, erregimen bereziko ikasketen zein aldi baterako ikasketen kasuan, baina, betiere, ikasketok 2019ko irailaren 11tik 2020ko irailaren 10era gainditu badira, egun biak barne.

Erregimen bereziko prestakuntzak dira urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren bidez araututakoak: Erdi-mailako graduaren hasierako zikloaren ziurtagiria, kirol teknika-riaren titulua, goi-mailako kirol teknikariaren titulua.

Epea:

2020/09/18

Kontaktua:

Bizkaiko Foru Aldundia

Errekalde zumarkalea, 30, 1. solairua

48009 Bilbao

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2019-09-30eko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: