Bilbaoeszenaren «Artistak Egoitzan-2020» programa barruan proiektu eszenikoak garatzeko bekak

Deialdia egiten duena:
Bilboko Udala
Baldintzak:
  • Edozein pertsona fisiko edo juridikok eska dezake beka horietako bat.
  • Beka duten proiektuak 18 urtetik gorako artista bakoitzak edo artista taldeek aurkeztu ahal dituzte.
  • Edozein nazionalitatetako pertsonek eskatu ahal dute beka.
Edukia:

DEIALDIAREN HELBURUAK:

  • Arte sorkuntza sustatzea, arte eszenikoei lotutako artistek garatzen dituzten proposamen eszenikoen bitartez.
  • Arte sorkuntzan ikerketa-prozesuak bultzatzea, arlo eszenikoak eta, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusiak izanik.
  • Euskal Herrian garatzen diren sorkuntza eta ikerketa prozesuen berri ematea bertako artistei eta publikoari.  

BEKEN DIRU-ZUZKIDURA:  

  • Beka bakoitzeko: 4.000 euro.
  • Gehieneko beka-kopurua: 3.
Epea:

2020/03/08

Kontaktua:

Bilbaoeszena

Juan de Gardeazabal, 3

48004 Bilbo

Telefonoa: 94 433 49 95

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Bilbao

Iturria:
2013-10-23ko 203. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: