Enplegurako prestakuntza emateko laguntzak 2020

Deialdia egiten duena:
Arabako Foru Aldundia. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila
Baldintzak:

Onuraduntzat joko dira ondoren azaltzen diren erakunde motak, baldin eta sozietatearen egoitza Araban alta emanda badute edo gutxienez ere egoitzaren bat edo zerbitzu zentroren bat lurralde horretan badute:

a) Enplegurako prestakuntza ikastaroen artean:— Lanbide heziketako zentroak, publikoak zein irabazteko xederik gabekoak.— Unibertsitate fakultate eta eskolak, publikoak zein irabazteko xederik gabekoak.— Irabazteko xederik gabeko erakundeak (fundazioak, elkarteak...) Baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan entitate gisa ziurtatuta edo inskribatuta badaude.

b) Zabalkunde jardunaldiak: irabazteko asmorik gabeko entitateak.— Arabako kuadrilletan prestakuntza egiteko partidaren barruan: Arabako kuadrillak, Gas-teizko Kuadrilla izan ezik.

Edukia:

Xedea: prestakuntzako entitateek prestakuntza ekintzak (enplegurako prestakuntza ikas-taroak eta zabalkuntza jardunaldiak) egin ditzatela bultzatzea eta sustatzea, helburuak direla biztanle aktiboen (lanean ari direnen zein lanik ez dutenen) gaitasunak eta trebeziak hobetzea eta gure ekonomiaren lehiakortasuna gehitzea.

Eskaerak: elektronikoki aurkeztuko dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen erregistro elektronikoan.

Epea:

2020/02/28

Kontaktua:

Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra

Probintzia plaza 5

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 181818

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Iturria:
2020-01-03ko 1. ALHAO, 2019-04082. or.
Erlaziodun Loturak: