Bilbao Gazte Balioak Martxan lehiaketa

Deialdia egiten duena:
Bilboko Udala
Baldintzak:
  • 4-10 gazteko taldea, 16 eta 30 urte bitartekoak (1990-2004 urteen bitartean jaiota-koak). Pertsona guztiek bete beharko dute adinaren baldintza eta gutxienez %40a Bilbon erroldatuta egongo dira. Euren artean pertsona bat izendatuko dute, proze-su osoan Udalaren aurrean ordezkari modura aritzeko.
  • Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Erakundeen Erregistroan inskribatuta-ko irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo Bilbon egoitza daukaten merkataritza erakundeak, aurreko paragrafoan adierazitako adina daukaten gazteak %60 badi-ra. Erakunde bakoitzak pertsona bat bat izendatuko du, prozesu osoan Udalaren aurrean ordezkari modura aritzeko.
Edukia:

Helburuak:

  • Gizartearen eskariei begira, gazteen artean sormena, partaidetza, konpromisoa eta ahalegintzeko gaitasuna sustatzea.
  • Gazteen ikuspegia oinarri hartuta, Bilbo jasangarriagoa sustatzea, gizartearen eta ingurumenaren aldetik.
  • Eta gazteei aukera ematea proiektu sozial, artistiko, kultural, ekologiko, ekonomiko, zientifiko, digital, teknologiko bat edo bestelakoa gauzatzeko.

Gehienez 5 ekimen hautatuko dira eta bakoitzak 4.000 €ko saria jasoko du, proiektua gauzatzeko.

Gizartean eragina duten ekimen berritzaileen bila dabiltza, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen parte-hartzea eta borondatezko ekintza sustatzeko, Bilbao Balioen Hiria gutunaren ildotik.

  • Hauek izan daitezke xedeak:• Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek bultzatutako boluntario-ekintzetan herritarren parte-hartzea sustatzea.• Gazteen boluntariotza sustatzen eta bultzatzen duten ekintzak egitea.
  • Borondatezko lanaren edo mugikortasunaren esparruan, Europako proiektuei lo-tuta egon daitezke.
  • Proiektuak Bilbon edo uritik kanpo egingo dira; azken kasu horretan, Bilboko bo-luntario gazteen partaidetza handia egiaztatu beharko da.
  • 2020-12-31 baino lehen egin behar dira eta emaitza nabaria izan behar dute. Egun horretan bukatzen ez diren proiektuak aurkeztu ahal izango dira; hala ere, faseren bat bukatuta eduki beharko da egun horretarako, neurgarriak diren emaitzak aur-kezteko adinako identitatearekin.
  • Bideragarria dela behar bezala justifikatu beharko da.
  • Boluntariotzari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak ezartzen dituen arauetara egokitu behar dira ekimenak.
  • Kanpoan geratuko dira garapenerako lankidetzako proiektua.
Epea:

2020/03/06

Kontaktua:

Bilboko Udala

Uribitarte Kalea, 6

48001 Bilbao

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Bilbao

Iturria:
2020-02-07ko 26. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu