Euskara ikasteko 2020ko laguntza

Deialdia egiten duena:
Asparreneko Udala
Baldintzak:

a) Izena ematean 16 urte beteta edukitzea.

b) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako ikastegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea. Hala ez bada, aipatutako euskaltegietako ikastaroen matrikulak hartuko dira aintzat; hain zuzen ere, ezaugarri bertsuak dituen matrikularik garestiena.”

c) Barnetegiren batean ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Edonola ere, ikastaroetarako baino ez da emango dirulaguntza. Ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu.

d) Hautatutako ikastaroa helduen euskalduntze edo alfabetatzeko curriculumeko maila baten parekoa izango da gutxienez.

e) Bermatu beharko da gutxienez ikastaroan eman diren orduen ehuneko 80 jaso direla edo, kasua denean, normalkuntzako teknikariaren ziurtagiria aurkeztu, ikastaroko errendimendua egokia izan dela dioena.

f) Euskara ikasteko beste dirulaguntzaren bat (Merkataritza Ganbera, HABE…) eskatuta edukitzea, horretarako aukera izanez gero.

Edukia:

Aurkeztu beharreko agiriak Eskatzaileek ondoren zerrendatzen diren agiriak aurkeztu behar dituzte:

a) Eskaeraren inprimakia.

b) Euskaltegiaren agiria, ikastaroaren ezaugarriak (hasiera eta amaiera egunak, asistentziari buruzko datuak, aprobetxamendua…) jasotzen dituena.

c) Langabezian egonez gero, egoera horretan egon den aldia egiaztatzen duen agiria. Ikasketa ofizialak egiten egonez gero, ikastetxearen egiaztagiria. Kontratua lanaldiaren ehuneko 40 baino gutxiagokoa bada, horren egiaztagiria.

d) Beste erakunde batzuek emandako laguntzen zenbatekoa egiaztatzen duen agiria.

e) Eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan eta zerga betebeharretan egunean dagoela adierazten duen ziurtagiria. Halakorik ezean, zerga betebeharretan egunean dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztu behar da. Ziurtagiri horiek eskatu egin ahal izango dira, egoki iritziz gero.

f) Matrikularen ordainagiria.

Oharra: egungo osasun krisia dela eta, ezin da bermatu aipatutako epeak mantenduko direnik.

Epea:

2020/10/31

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Asparrena

Iturria:
2020-03-20ko 33. ALHAO, 2020-00814
Erlaziodun Loturak: