Dirulaguntzen deialdia, 2020ko programa eta jardueretarako

Deialdia egiten duena:
Asparreneko Udala
Baldintzak:

1. Pertsona eta entitate hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradun:

1. Irabazteko xederik gabeko elkarteak eta kirol klubak, ekainaren 22ko 7/2007 Legean, Euskadiko elkarteenean, edo kasuan kasuko araudian ezarritakoaren arabera behar bezala erregistratuta daudenak eta hauen artean daudenak:

a) Egoitza eta esparrua udalerrian duten eta programak edo jarduerak egiten dituzten elkarteak eta kirol klubak. 2020ko martxoaren 18a, asteazkena • 32 zk. 3/8 2020-00811 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus

b) Egoitza udalerrian ez duten elkarteak eta kirol klubak, udalerrian edo udalerri inguruan gizarte, kultura, musika, hezkuntza edo ingurumen programei ekiten dietenak, bai udalerrian bazkide kopuru nabarmena dutelako, bai jardueran udalerriko lagun askok parte hartzen dutelako.

2. Udalerrian erroldatutako pertsona fisikoak, dirulaguntza ematea eragiten duten jarduerak egiten dituztenak. 

Edukia:

Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzek ondoko arloekin zerikusia duten proiektuak eta jarduerak sustatzea dute helburu:

1. Gizarte eta kultura, hezkuntza, musika eta ingurumena sustatzeko programak eta/edo jarduerak: — Arte prestakuntza eta sormena. — Herriko talde artistiko amateurrak laguntzea. — Herritarrek parte hartzeko kultura jarduerak. — Kultura zabalkundea: hitzaldiak, monografikoak, erakusketak... — Bisita kulturalak. — Emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna. — Genero indarkeriari aurrea hartzea. — Gizarteratu eta kultura arteko elkarbizitza sustatzea. — Gizartetik bazter geratzeko arriskua duten pertsonak gizarteratu eta horien partaidetza sustatzea. — Adinekoak. — Umeentzako eta/edo gazteentzako hezkuntza, eta aisia eta astialdia sustatu eta kudeatzea. — Mendekotasunak prebenitzea. — Hezkuntza, osasunerako eta ohitura osasungarriak sustatzeko. — Etengabeko prestakuntza eta boluntarioak sustatzea. — Sentsibilizazioaren ingurukoak: ingurumena...

2. Kirola sustatzeko programak eta/edo jarduerak: — Kirol jarduerak. — Kirol ekitaldiak antolatzea eta egitea. — Aparteko kirol ekitaldietara joatea. — Oinarrizko kirola sustatzea. — Kirolarien joan-etorriak.

3. Gizarte eta kultura arloko inbertsioak erostea: Gizarte eta kultura arloko legez eratutako elkarte eta taldeek material ez suntsigarria eta/ edo ekipamendua erostea.

4. Kanpo lankidetzako programak eta/edo jarduerak: — Gatazka eremuetan edo garatze bidean dauden herrialdeetan bizi diren adingabeak aldi baterako hartzea. — Lankidetza garatze bidean dauden herrialdeekin. 

Epea:

2020/04/17

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Asparrena

Iturria:
2020-03-18ko 32. ALHAO, 2020-00811
Erlaziodun Loturak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu