2019-2020 ikasturtean aisialdi begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenentzako Urnietako Udalean

Deialdia egiten duena:
Urnietako Udala
Baldintzak:

— 2019-2020 ikasturtean aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroak egina izatea.

— Urnietan erroldatua egotea, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroaren amaiera-dataren aurreko sei hilabeteetan gutxienez.

— 16 urtez gorakoa izatea kontuan hartuko den ikastaroa egiten hasi denean.

— Ikastaroa euskaraz izatea.

— Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.

— Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.

Edukia:

Deialdiaren xedea ondorengo hau da: 2019/2020 ikasturtean zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duten eta Urnietan erroldatuta daudenek ordaindutako matrikularako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Epea:

2020/09/30

Kontaktua:

Urnietako Udala

San Juan 5

20130 Urnieta (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 008000

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Urnieta

Iturria:
2018-04-16ko 70. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: